JAVA Software Fabrika

Zure informazio sistemak digitalki Java bihurtzeko teknologia eta negozioa ezagutzen ditugu.

Gure Java Eremu Teknikoak zeharkako erantzuna eskaintzen die J2EE inguruneetan esperientzia eta ezagutza handia eskatzen duten proiektuei.

Proyectos JAVA

Gure Java teknologietako adituak Eremu Tekniko transbertsal batean antolatuta daude. Hura etenabeko garapen teknologikoan ari da, eta etengabe sartzen ditu indarrean hobekuntzarako praktikak, gure kalitateko metodologien barruan (ISO 9001 eta CMMI).

Eskaini beharreko produktuetan, testing eta kalitatearen kontrolerako praktikak kontrastatutako metodologien bidez erabiltzen dira (ISTQB), ziurtatutako teknikarien eskutik. Azkenik, Etengabeko Integrazioaren eta Entregaren printzipioak ezartzen dizkiegu, euren bizi-zikloa zure behar eta lan-inguruneetara moldatuz.

Praktika horiek honako onurak dakartzate:

  • Proiektuen zuzendaritza independentea, proiektu anitzei erreparatu eta erantzuna ematen diena.
  • JAVA inguruneetan esperientzia handia eta ziurtagiriak dauzkan talde profesional zabala.
  • Kodea maiz berrerabiltzeko aukera; horrek hobekuntza dakar epeetan, eta entregatutako produktuaren kostua murrizten du.

Honakoak dira gure Java Eremu Teknikoaren funtzio nagusiak:

  • Proiektu-taldeei babesa, prestakuntza eta laguntza ematea.
  • Gure proiektuen arkitekturak diseinatzea eta berritzea.
  • Gure bezeroei merkatuko produktu onenak agintzea, hainbat esparrutan (ECM, CMS edo BPM).

Java teknologia menderatzeaz gain, gure Eremu Teknikoak Javan oinarritutako produktuen ezagutza eta integrazioa eskaintzen ditu, besteak beste: Alfresco, Enterprise Content Management gisa; Magnolia, Content Management System gisa; Liferay, Content Management System gisa; edota Activity, Business Process Managament gisa.

  • Logo Gobierno Vasco
  • Gobierno de España
  • LANTIK - DFB
  • EPO - European Patent Office
  • Ministerio de empleo y seguridad social
  • Ministerio de sanidad y servicios sociales e igualdad
  • Logo Eurojust
  • Logo EFCA
  • EJIE - Servicio Informático del Gobierno Vasco
  • Logo Servicio Vasco de Empleo - Lanbide
  • Oficina Española de patentes y marcas