Mugikortasun

Laneko eta eguneroko bizitzako mugikortasunerako irtenbideak garatzen ditugu.

Gure bezeroen behar estrategiko eta operatiboei erantzuteko teknologia eta gailu mugikorrak erabiltzen ditugu, informaziorako sarbidea modu seguruan erraztuz, produktibitatea handituz eta oztopoak ezabatuz.

Movilidad

Azken 5 urteotan mugikortasun arloko irtenbide funtzionalak eskaintzeko gai diren diziplina anitzeko taldeak osatu ditugu. Horiek honako sektoreetan jarri ditugu lanean:

  • Osasunean, erizaintzan, sendagaiak ematerakoan edota konstanteen erregistroan erabili litezkeen aplikazioetan.
  • Azpiegituretan, floten kontrolerako.
  • Bioaniztasunean, hondakinen edota ezaugarri naturalen behaketarako.
  • Turismoan, helburu turistikoen eta geoposizionatutako informazio turistikoaren kudeaketarako.

Gure lan-taldeak Android, iOS edota Windows 8 plataformak menderatzen ditu, eta gure bezeroek gogokoen dituzten teknologietara moldatzen gara. Bestela, negozio bakoitzaren arabera egokienak diren teknologiak proposatzen ditugu: Java, Objective-C, Cocoa, C, C++,  HTML5 + CSS3, Ionic, AngularJS, Apache-Cordova, Phonegap, jQuery, etab. Horrez gain, esperientzia handia daukagu sakelako edozein gailutatik erabil daitezkeen web aplikazioak diseinatzen (Responsive diseinua).

  • Logo Osakidetza
  • Ayuntamiento de Ribadesella
  • Ministerio de energía turismo y agenda digital
  • Logo Asociación de Comerciantes del Casco Viejo de Bilbao
  • Logo Asociación de Comerciantes del Centro Histórico de Burgos