Nortzuk gara

30 urte baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeei aldaketa horretan laguntzen

Bilbomática, an Altia Company erreferentziazko konpainia teknologikoa da, informazioaren teknologien balio handiko zerbitzuak eta eraldaketa digitaleko aholkularitza eskaintzen dituena.

500 profesional baino gehiagoren konpromisoari eta 36 urtetik gorako esperientziari esker, bazkide teknologiko gisa laguntzen die euren sektoreetan lider diren bezero publiko zein pribatuei.

Bilbomática Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lehen IT konpainietako bat daBilbo, Gasteiz eta Iruñeko software-lantegietatik 150 bezero globali baino gehiagori ematen die arreta, eta nazioarteko fakturazioa %50 da.

Bilbomática 2022an sartu zen Altia Taldean, eta, hala, bere ahalmena eta zerbitzuak handitu zituen.

Gure zerbitzuak

Aholkularitza

Gure bezeroekin izandako 30 urteko esperientziari esker, ezagutzak lortu ditugu esparru zabaletan, besteak beste, tramitazio digitalean, osasungintzan, turismoan, eta abar. Ezagutza horiek, menperatzen dugun teknologiarekin batera eta gure buruari ezartzen dizkiogun kalitateko estandar altuekin batera, erakundeei eraldaketa digitalerako eta teknologia berrietarako prozesuetan laguntzeko gaitzen gaituzte.

Garapena

Softwarearen garapena gure leitmotiv-a izan da zerbitzu-enpresa gisa egin dugun ibilbide osoan, eta hala da gaur egun ere: zure prozesuak eraginkorrago eta produktiboago bihurtzen dituzten informazio-sistemak eraikitzen ditugu. Informazio-sistema baten bizitza-zikloaren fase guztietan daukagu esperientzia; zure enpresari ondoen egokitzen zaizkion metodologiak erabiltzen ditugu, eta aitortutako kalitate-estandarrak sartzen ditugu indarrean, proiektuen arrakasta eta zu proiektuarekin pozik geratuko zarela ziurtatzeko.

Integrazioa

Integrazioaren kontzeptua informazio-sistemen esparru guztietara eramaten dugu. Elkarreragingarritasunaren eremuan daukagun esperientzia erabiltzen dugu, erakunde, Administrazio eta herritarren arteko informazio-trukea erraztuz. Osagaiak eta sistemak antolaketan integratzen ditugu, efizientzia handituz eta operazioa murriztuz. Nolanahi ere, garapen-prozesura ere eramaten dugu integrazioa, integraziozko prozesuak indarrean jarriz eta eskaera handiena duten teknologia eta plataformetan etengabeko arreta ipiniz.

Outsourcing

Badakigu erakunde askok beharra dutela IT zerbitzuak kanpora eramateko; premia horrek aukera ematen die euren baliabideak negozio-prozesu giltzarrietan erabiltzeko. Gu prest gaude behar dituzun zerbitzuak modu eragikorrean emateko ardura hartzeko, haiek zure negozio-prozesuetan txertatuz. Eredu honekin, baliabideak zure sektoreko lehiakortasunera bideratu ahal izango dituzu, konpetentzia teknologikoa gure esku utziz

Ziurtagiriak

  • Sistema de Gestión de la Calidad ISO 9001
    Kalitatea Kudeatzeko ISO 9001 Sistema
  • ISO 20000
    I.T. Zerbitzuen Kudeaketa ISO/IEC 20000-1
  • ISO 27001
    Informazioaren Segurtasuna ISO 27001
  • ISO 14001
    Ingurumenaren kudeaketarako ISO 14001 Sistema
  • Karbono-aztarnaren erregistroa
    Karbono-aztarnaren erregistroa
.