Berrikuntza

Berrikuntza, eraldaketa digilatean eta I+G+b arloan lagunduko dizun estrategiaren parte gisa.

I+G+b arloko unitate bat egonkortu dugu gure negozio-ereduaren barnean, hura prozesu dinamiko, jarraikor eta ebolutibo baten bidez sustatuz.

Innovación

Bilbomatican, hainbat urte daramatzagu berrikuntza-prozesuaren aldeko apustua egiten, garapen ekonomikoa, soziala, teknologikoa eta antolaketakoa sortzen duen motor gisa. Gure berrikuntza-unitatearen helburua ez da soilik enpresaren berrikuntzari dagozkion beharrei erantzutea, baizik eta baita gure bezero, enpresa eta instituzioei laguntzea ere.

Esparru horren barruan, berrikuntzan aktiboki parte hartzearen alde egiten dugu apustu, tokiko, Estatu mailako zein nazioarteko Berrikuntza-proiektuetako hainbat erreferentziazko esparruren bidez; hala, lidergoko posizio batean geratzea lortu dugu ikerketa- eta berrikuntza-programen eremuan.

Berrikuntza prozesu, produktu eta antolaketan gertatzen diren garapen eta pilatze-aldaketen ondorio gisa ulertzen dugu. Horrek zera ahalbidetzen du:

  • Produktu eta prozesu berriak sortzea.
  • Gorabidean datozen ezagutzak eta teknologiak lortzea.
  • Merkatu berrietara eta produktu-ildo berrietara garatzea.
  • Enpresaren modernizazioa.>
  • Nazioartekotzeko aukerak.

Enpresa arteko lankidetza-sareetan parte hartzen dugu Ikerketa-zentroekin eta unibertsitateekin, ezagutzaren transmisioa enpresari zein gure bezeroei ahalbidetzeko.