Zure zerbitzuak indartzen ditugu, Errealitate Areagotuko eta Birtualeko teknologia berrienak erabiliz.

Bilbomatican, Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtualaren (EA/EB) bidez zerbitzuen dimentsio berri bat sortzen duten proiektuak garatzen ditugu; haietan, erabiltzaileek mundu errealean murgildutako testuinguruko informazioarekin esperimentatu dezakete.
Gure proiektuek honako sektoreetan indartzen dituzte zerbitzuak:
- Merkataritza eta promozio ekonomikoa.
- Promozio turistikoa, sakelako gailuak erabilita.
- Marketin kanpainak.
- Industria, ekoizpena eta formakuntza-prozesuak barne.
- Osasungintza, erizaintzaren eta prebentzioaren esparruetan.
Proiektuen eta beharren aniztasun horri esker, RA/RV teknologia anitz ikertu eta menderatu ditugu, besteak beste, Layar, Wikitude, Tango (Google), Craftar (Catchroom) edota Unity. Horrez gain, GISen, Dokumentuen Kudeaketan edota mugikortasuneko aplikazioetan dauzkagun ezagutzak eta esperientzia baliatzen ditugu, esparru horietan txertatutako esperientziak eskaintzeko.
Honako sektoreetan berretsitako gure esperientzia eskaintzen dizugu:
- Eskualdeko eta Lurralde mailako Administrazio Publikoak.
- Unibertsitate eta Prestakuntza-zentroak.
- Zentro Klinikoak eta Osasun-zentroak.
- Zentro Teknologikoak eta I+Gkoak.
- Merkatarien Elkarteak.
- Helburu turistikoen kudeatzaileak.