Osasuna

Modu aktiboan hartzen dugu parte osasun-sektorearen eraldaketa teknologikoan eta estrategikoan.

Xeheki ezagutzen ditugu osasun-erakunde publiko nahiz pribatuetako gaixo eta profesionalen behar, eskaera eta berezitasunak.

Sanidad

15 urte baino gehiago daramatzagu osasun sektore publikoan eta pribatuan lanean, eta, horri esker, sektorearen eta bertan diharduten profesionalen berezitasunak ulertzeko gai gara —publikoan zein pribatuan—, bai eta euren artean elkar eragiteko eta informazioa trukatzeko beharrak ere.

Osasungintzan lan egiteko gako nagusiak hauexek dira guretzat:

  • Jabetuta eta konektatuta dagoen eta proaktiboa den eri batengan oinarritzen ditugu gure irtenbideak, eta medikuntza pertsonalizatu eta prebentiboaren aldeko apustua egiten dugu.
  • Egungo motor teknologiko nagusiak erabiltzen ditugu: hodeiko konputazioa eta mugikortasuneko plataformak, irudiak tratatzeko, datuak biltzeko eta ahotsa antzeman eta prozesatzeko aplikazio berritzaileekin uztartuta.
  • Neurrira eginiko irtenbide teknologikoak dauzkagu (erizaintzaren, mugikortasunaren, infekzioen kontrolaren, urruneko medikuntzaren eta zainketa aringarrien esparruetan), merkatuko produktuak (HIS irtenbideak eta osasun-teknologia), hainbat sistemaren arteko integrazioak, aholkularitza-guneak, etab.

Estatu mailako osasun-erakunde nagusiekin egiten dugu lan, besteak beste, Osasun Ministerioarekin, Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuekin edota Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin. Gainerako autonomia erkidegoekin bitartekari lanak egiten ditugu osasun-sistema nazionalaren proiektu giltzarrietan, esate baterako, ISTAME, SITHEPAC, SIRHA, SIAE, EXCTEMP, MAC, REDCOVIH, SICN edota SIAP egitasmoetan.

Horrez gain, ospitale nagusi batzuetan hedatu ditugu gure produktu eta zerbitzuak, adibidez, Nafarroako Unibertsitate Klinikan, Carlos III.a Osasun Institutuan edota Gurutzetako Ospitalean.

Proiektuetan lan egiten dugun bezeroak Osasuna

  • Agencia Europea del Medicamento (EMA)
  • Logo Osakidetza
  • Logo GN-Servicio Navarro de Salud - Osasunbidea
  • Logo Igualatorio Medico Quirugico
  • Ministerio de sanidad y servicios sociales e igualdad
  • Logo Clinica de Navarra
  • Agencia del medicamento
  • Logo Servicio Cantabro de Salud