Dokumentu Kudeaketa

Europa osoko kasu arrakastatsuak ditugu berme, hainbat teknologia erabilita eta sektore publikoan zein pribatuan jardunda.

Ez ditugu soilik dokumentuak kudeatzen: gure negozioetako eta teknologiako ezagutzekin, zure negozioa eraldatzeko prozesuan laguntzen dizugu.

Gestión Documental

Gure adituek osatutako lan-taldeak duela 20 urtetik ezagutzen ditu zure negozio-prozesuak, Dokumentuen Kudeaketa haiek optimizatzeko baliabide beharrezkotzat jotzen duelako. Europa osoan garatu ditugu Dokumentuen Kudeaketarako proiektuak, honakoen beharrak asetuz:

  • Eskualdeko Erakunde Publikoak (Aldundiak, Erakundeak, Unibertsitateak).
  • Estatu mailako Erakunde Publikoak (Ministerioak eta Estatu mailako erakundeak).
  • Europar Batasuneko Erakundeak (Europako Batzordea, Batzordeko Agentziak eta Entitateak).
  • Enpresa pribatuak, hainbat sektoretan (Industria, Argitalpenak, Energia eta Higiezinak, besteak beste).

Egitasmo horien bidez, honakoa lortu dugu:

  • Departamentu eta erakundeen kudeaketa hobetzea, gordailu bakar, katalogatu eta homogeneo bat eskainita.
  • Prozesu operatiboen efizientzia hobetzea, dokumentuak aise aurkituz, haiek eskuratzeko eta sailkatzeko prozesua automatizatuz, eta interesa duen edonori sarbidea eta elkarbanatzea edozein euskarritatik ahalbidetuz.
  • Arriskua murriztea, galerak edota narriadurak eragotziz, baina baita Europako Erregulazio eta Araudiak betetzen direla bermatuz ere.

Horretarako, gure esperientzia eskaintzen dugu, plataforma irekietan (Alfresco) zein jabedunetan (SharePoint eta Opentext).

  • Arteche
  • Logo GSA
  • Ministerio de justicia
  • Junta de comunidades de Castilla - La Mancha
  • ararteko
  • Parlamento Vasco
  • Centro de almacenamiento de documentación administrativa (CADA)
  • Canal de comunicaciones unidas (Canal de Isabel II)
  • Grupo SM