Gizarte Ongizatea

20 urte daramatzagu gizarte ongizateko plan eta programak herritarrengana hurbiltzen.

Adituak gara gizarteko sektore hauskorrentzako zerbitzuak kudeatzeko irtenbideak proposatzen.

Bienestar Social

Nahiz eta Gizarte Zerbitzuetako politikek babesa ematen dieten menpekotasun-, bazterketa- edota hauskortasun-zantzuak adierazten dituzten gizarteko sektoreei, jabetzen gara Gizarte Ongizateko zerbitzuen kudeaketa bera ere erronka dela gure kudeatzaileentzat.

Gizarte Eskubideetako Departamentuek eta bestelako erakunde publiko independenteek erabili dituzten hainbat kudeaketa-tresna garatu eta mantendu ditugu; horrez gain, negozioko ezagutza lortu dugu, eta 80 produktu baino gehiago garatu ditugu (Espedienteen Kudeaketarako sistemak, Intranetak edota Oinarriko Gizarte Zerbitzuen Webgunea), Gizarte Ongizatearen honako esparruetan:

  • Adinekoen arreta, kontzesioen kudeaketa telematikoari, aisialdiko programei edota prestazio ekonomikoei lotuta, bai eta etxez etxeko arretari eta alarma- zein komunikazio-sistemei lotuta ere.
  • Ezinduentzako arreta, ebaluaketetarako zailtasunak murriztuz, irisgarritasuna inplementatuz eta arreta osoa eskainiz. Laguntzen, aitorpenen eta ebaluazioen tramitazioetarako laguntza telematikoa ematen duten sistemak garatu ditugu, baita errehabilitazio-zentroen kudeaketa errazten eta irisgarritasuna zabaltzen duten proiektuterako ere.
  • Senideentzako arreta (laguntzak eta diru-laguntzak), adingabeak (adingabeak behatu eta babestea) eta adopzioak (adopzio eta harrera-prozesuen kudeaketa osoa), laguntzarako eragileen eta tresnen arteko koordinazioari arreta berezia eskainiz.
  • Emakumeentzako arreta, berdintasun planak eta genero indarkeriaren aurkako planak diseinatuz, bai eta laguntza eskaerak, elkarteak osatzekoak eta prestakuntza-ekintzen garapenak ere.