GIS

Datu geoespazialak ezagutza bihurtzen ditugu, inplementazio bisual aurreratuak garatuz.

Sistema geografikoen esparruan Irtenbide osatuak eskaintzen dizkizugu, etengabe teknologia berrien aldeko apustua eginez.

GIS

GIS teknologian adituak diren 50 kidetik gorako taldea daukagu, aplikazioen inplementazioan eta haien garapenerako laguntzan espezializatuta. Besteak beste, honako arloetan:

  • Ingurumena
  • Lan Publikoak eta Garraioa
  • Plangintza eta Katastroa
  • Geomarketinga, eta abar.

GIS teknologian bereizten gaituzten elementuak honakoak dira:

  • Gure esperientzia luzea; alde batetik, GIS proiektu handietan; eta, bestetik, metodologia bizkorrak erabiltzen dituzten proiektuetan. Horiek emaitza bizkorretara bideratuta daude, eta gure bezeroei euren helburuak lortzen laguntzea ahalbidetzen digute.
  • Jabedun softwarean (adb.: ESRI, gu partner gaituen entitatea) zein software librean (Geoserver, Openlayers...) eskain ditzakegu irtenbideak.
  • Gure bezeroei laguntzen diegu agertoki digital berrietan jarduteko orduan, aholkularitzaren bidez eta balio erantsiko zerbitzu eta GIS aplikazioen garapen osatuaren bidez.

Gure etengabeko garapen teknologikoan, honako esparruetan egiten dugu lan: GIS 3D, Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua eta 3D, GIS datuen iturrietara lotuta.

Gure GIS proiektu berrienak Big Dataren esparruan txertatuta daude; hartara, balio bereizia eransten dute gure bezeroei euren negozio-prozesuen berri ematerakoan.

  • Gobierno de España
  • LANTIK - DFB
  • European Environment Agency
  • Ministerio de energía turismo y agenda digital
  • Logo DG Environment
  • Logo EUROSTAT