BAICekin bat egin dugu, Euskadin Adimen Artifiziala sustatzeko

Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundearekin bat egin dugula iragartzen dugu, helburu argi batekin: euskal industrian AA txerta dadin bultzatzen jarraitzea.
Euskadiren hazkunde eta eraldaketa digitalarekin konprometitutako erakundeen sarea da BAIC, eta Bilbomátican, beste enpresa, ikerketa-zentro eta erakunde publiko batzuekin batera, AA bultzatzeko lanean ari gara, funtsezko tresna delakoan lehiakortasuna hobetzeko eta mundu gero eta digitalizatuagoan erronkei aurre egiteko. Lankidetzaren indarrean sinetsi izan dugu beti, eta, orain, BAICen parte izateak berrikuntza-gaitasuna indartu digu, aukera berriak eskainiz AAko adituen komunitate bat eskura izateko eta hazten jarraitzeko.
Proiektu aitzindariak
Sare honetako partaide izanik, hainbat industriatan adimen artifiziala erabiltzea sustatzeko proiektu aitzindariekin ere bat egiten dugu. Prozesuak optimizatzetik zerbitzuak hobetzera bitarteko eginkizunetan, helburu argia daukagu: AA eragin positiboa sortzeko baliatzea. Arrakastaren gakoa ezagutzak partekatzea eta elkarrekin aurrera egitea dela uste dugu, eta BAICek horretarako ingurune aproposa eskaintzen digu.
Aliantza horrek berrikuntzarekin dugun konpromisoa indartzen du, eta etorkizun teknologikoago eta inklusiboagorako bidea gidatzen jarraitzeko posizio estrategikoan kokatzen gaitu.
Errealitateak eraldatuko dituzten eta adimen artifiziala guztiok eskuratzeko tresna erabilgarri bihurtuko duten irtenbideak eskaintzeko lanean jarraituko dugu.