Berriak

27/06/2024

KontsumoBideren web ataria modernizatzea

Pantalla

2024an zehar KontsumoBide ataria eguneratzeko eta modernizatzeko zerbitzua jarri dugu abian.

Gaur egungo gizartean aldaketa esanguratsuak gertatu dira KontsumoBideren aurreko ataria sortu zenetik. Bilakaera horretaz jabetuta, Bilbomática, an Altia Companyk bere gain hartu du ataria gaurkotzeko eta modernizatzeko erronka, herritarren premia eta eskakizun berriei egokitu ahal izateko.

Atari berriak honako helburu nagusi hauek ditu:

  • Kontsumoarekin loturiko gaiei buruzko erreferentziazko webgunea izatea Euskadin, eta kontsumoarekin loturiko konponbideak, aholkularitza eta prebentziorako informazioa ematea.
  • KontsumoBideren jardunaren interes taldeentzako tresna baliagarria izatea.
  • KontsumoBide marka kokatzea, erakundearen eta haren funtzioen berri emanez.
  • Lehen aurrez aurre edo telefonoz egiten ziren gestioak eta kontsultak online bideratzea eta ebaztea, oro har.