IHOBEren Lurzoruaren Kalitatea Ebaluatzeko Sistema berritzea

2023an zehar, abian jarri dugu IHOBEren –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Kudeaketarako Elkarte Publikoa– Lurzoruaren Kalitatea Kudeatzeko Sistema berritzeko proiektua.
LKA sistema integralak inbentarioaren eta orubeei loturiko prozedura administratiboen informazioa biltzen eta antolatzen du; hala, funtsezko euskarria da Lurzoruaren Kalitatearen Erregistro Administratiboarentzat.
Eskakizunen eta funtzionaltasunen azterketa zorrotzean oinarrituriko ikuspegi bati jarraituz, informazio sistema berri bat diseinatu nahi dugu, erabiltzaile guztientzako erabilgarritasuna optimizatzeko, eraginkortasuna, arintasuna eta datuen kalitate gorena bermatuta. Sistema berriak ezaugarri nagusi hauek ditu: gestio erabat elektronikoa, IHOBEren eta Ingurumen Sailburuordetzaren sistemekiko integrazio automatizatua eta interfaze intuitiboa, erabiltzailearen esperientziaren metodologiari (UX) jarraituz garatua.