Gaztela eta Leonen turismoa sustatzeko hiru atari berri erkidego horretako udalentzat

Irekia Gaztela eta Leonen turismoa sustatzeko hiru atari berri erkidego horretako udalentzat konfigurazio aukerak
Cervera de Pisuergako (Palentzia) eta Villarcayoko (Burgos) udalekin lankidetzan dihardugu beren turismo plataformak garatzeko eta hobetzeko
Bilbomática, an Altia Company gero eta esperientzia zabalagoa hartzen ari da turismoaren sektoreko zerbitzuetan eta soluzio aplikatuetan. Oraingoan, atari berriak garatu ditugu Cervera de Pisuergako (Palentzia) eta Villarcayoko (Burgos) udalentzat, gure eVisitar soluzioa baliatuz.
Cervera de Pisuergako Udalaren turismo ataria
Cervera de Pisuergako Udalaren web plataforma turistikoa garatu dugu. Atariak modu erakargarrian eskaintzen ditu edukiak, irudietan eta bideoetan oinarrituta, eta lau ardatz nagusi hauen inguruan antolatuta dago: Ondare Kulturala, Natura, Ibilbideak eta Ekitaldiak. Herriko informazio turistikoaren osagarri, hotelen eskaintza osoa ere kontsultatu ahal izango da bertan, modu arin eta errazean.
Proiektu berri hau Palentziako Mendialdearen Garapenerako Eskualdeko Elkarteak teknologia berrien bitartez modu bateratu, eraginkor eta jasangarrian eskualdera turismoa erakartzeko abian jarri duen eskualde mailako estrategiaren barruan kokatzen da.
Villarcayo: udal ataria eta turismo ataria
Villarcayoko Udalaren kasuan, udal ataria nahiz turismo ataria abian jartzeko ardura eman digu.
Aurretiko informazio sistemak aprobetxatzeko estrategia bati jarraitzen dio udal atariak. Kasu honetan ere, eVisitar soluzioa baliatu ahal izan dugu web atarirako. Atariak herritarrentzako eta enpresa sarearentzako zerbitzu informazioa ematen du, ingurune lagunkoian eta arintasunez, informazioa bizkor eta modu errazean eskuratzeko moduan.
Udalaren web plataforma turistikoak Villarcayo Merindadeetako eskualdeko turismoaren ardatzetako bat izateko apustuari erantzuten dio, CEDER Merindades aitzindari duen eskualdeko turismo estrategiari jarraituz. Kasu honetan, bost atal nagusiren inguruan egituratu da proiektua: Ezagutu gaitzazu, Zer bisitatu, Antolatu zure bisita, Kultura eta Agenda.
eVisitar plataformaren bidez, zenbait premiari erantzun ahal izan zaie soluzio teknologiko bera erabiliz; horrela, bizkortu egin dira kudeaketa prozesuak eta murriztu proiektuan diharduten langileen jardun denborak. Gainera, sistemak modu natural eta errazean integratuta daude, informazioa bi noranzkotan ibil dadin.
eVisitar
eTurismoko gure soluzioak beren premiei erantzuteko eta prozesuak optimizatzeko kudeaketa sistema aparta eskaintzen die helmuga turistikoei.
Gure profesionalen lantaldea arduratuko da arlo teknologikoaz, helmuga turistikoak sustapenaz eta kudeaketaz beste ezertaz arduratu behar izan ez daitezen. eVisitar arduratuko da sortutako edukiak eTurismoko kanal guztietan ager daitezen.