Berriak

10/07/2024

Gabriel Fernández da Bilbomática, an Altia Companyko zuzendari nagusi berria

Foto de Josu Urrutia y Gabriel Fernandez

Erretiroa hartu berri duen Walter Mattheus ordezkatuko du Fernándezek, eta Josu Urrutia izango da konpainiaren presidenta. Bi izendapenokin, Espainiako iparraldeko IT sektorean dugun posizioa indartzen dugu.

Gabriel Fernández enpresako zuzendari nagusi izendatua izan da. Azken urteetan Iparraldeko Zonako Negozio zuzendari nagusietako bat izan den Fernándezek Walter Mattheus ordezkatuko du, 34 urtez karguan izan ostean erretiroa hartu duen kidea. Horrez gain, Josu Urrutia izango da konpainiako hurrengo presidentea. Hala, tokiko talentua sendotzeko eta informazioaren teknologien merkatuan dugun posizioa indartzeko apustu argia egiten da.

Gabriel Fernández Informatikako ingeniaria da, eta Deustuko Unibertsitatean Software Ingeniaritzako masterra ikasitakoa. 30 urteko ibilbidea egin du Bilbomátican, enpresaren garapenerako funtsezko eginkizunak beteta; nabarmentzekioak dira informazioaren teknologien sektorean duen lidergoa eta ikuspegi estrategikoa. Fernándezek Bilbomátican hasi zuen lan-ibilbidea, eta hainbat kargu bete ditu enpresan, harik eta Iparraldeko zuzendari nagusietako bat bihurtu den arte. Daukan esperientziaren barruan, garrantzi handiko proiektuak kudeatzen daki, bai eta soluzio teknologiko berritzaileak inplementatzen ere; laguntza esanguratsua izan da hori IT sektorean enpresa hazteko eta sendotzeko.

“Benetan gogotsu hartu dut etapa berri honetan Bilbomáticaren buru izateko aukera”, adierazi du Gabriel Fernández Bilbomaticako zuzendari nagusi berriak. “Iparraldean dugun presentzia sendotzen eta indartzen jarraituko dugu hurrengo urteetan, gure jarduera sektore publikoaren eta pribatuaren artean orekatuz eta Altia Taldearekin ditugun sinergiak negozio-ildoak zabaltzeko baliatuz”.
 

Presidente berria

Halaber, Athletic Clubeko futbolari eta presidente ohi Josu Urrutia izendatu dugu presidente. Athletic Cluben burutu zuen futbolari ibilbide profesional osoa (1988-2003), guztira 401 partida ofizial jokatuta. 2011n klubeko presidente bihurtu zen, 2018ko abenduan utzi zuen arte, tarte horretan, beste erronka batzuen artean, San Mames estadio berrira aldatzea eta klubean eraldaketa digitala hastea zuzenduta.

“Presidente berria naizen aldetik, soluzio teknologiko aurreratuak eta pertsonalizatuak eskaintzeko misioa indartzeko asmo sendoa dut, kalitatez eta bezeroenganako hurbiltasunez jokatzeko konpromisoari eutsiz. Eta talentuz betetako taldea hazten doan bitartean egin nahi dugu, gainera”, adierazi du Bilbomática, an Altia companyko Josu Urrutia presidenteak. “Erabat prest gaude merkatuko erronkei berriro aurre egiteko eta IT sektorean enpresa liderra izaten jarraitzeko”.

Bi izendapen horiek Altia Taldeak Bilbomáticarako duen estrategia berresten dute, ardatz hartuta bi enpresen batasunak sortutako sinergiak maximizatzea, eta software ingeniaritzaren, adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren, datuen analisiaren eta norbere Data Centerra duten azpiegituren arloko negozio-ildoak indartzea, besteak beste. Altiak Bilbomática erosi zuen 2022an, haren jatorria, ekipoa eta egoitza mantenduz, eta berau da Altiak Espainiako iparraldean jardunean duen konpainia. Tokiko enpresa, hurbilekoa eta fidagarria gara orain ere, eta, aldi berean, hainbat sektore publikok eta pribatuk dituzten eraldaketa digitalerako beharrei erantzuteko gaitasun orokor esanguratsua dugu. Sektore horien artean daude, besteak beste, administrazio publikoa, industria, automobilgintza, energia, bankuak, logistika, hezkuntza eta osasuna.