Ingurumeneko datuen analisia, kudeaketa eta elkarreragingarritasuna errazten ditugu, sistemen, GISen eta datuen trataera eta bisualiazio aurreratuaren integrazioa uztartuz.

Ingurumenari dagozkion gai-eremuetarako informazio-sistemetan espezializatutako lan-esparru bat daukagu; hark esperientzia handia dauka Europako bezeroekin, eta ondo ezagutzen ditu EBko Ingurumeneko Zuzentarauak.
Hainbat eremu teknologikotan dauzkagun ezagutzak uztartzen ditugu, esate baterako, GISen eta datuen trataeran eta elkarreragingarritasunean, sakelako aplikazioen garapenean eta datuen bisualizazio aurreratuan. Horrela, honako esparruetan indarrean jar daitezkeen proiektuak gara ditzakegu: Ura, Bioaniztasuna, Itsas Ingurunea, Kutsagarriak, Isuriak eta Berotegi efektuaren isuriak.
Gure proiektuetan, honako alderdiak lantzen ditugu, besteak beste:
- INSPIRE zuzentaraua indarrean sartzea, ingurumeneko edukia duten datu espazialen harmonizaziorako.
- Ingurumen gaietako esparruei aplikatutako informazio geografikoko sistemen garapena.
- Ingurumen-mapen kartografia eta lanketa.
- Ingurumeneko datuak lortze aldera, herritarrek parte hartzeko sistemak.
- Ingurumenaren negoziorako egokiak diren irtenbide teknologiko bertikalak: CMS, ECM, espedienteen kudeaketa, BI, etab.
- Europako Batzordeak, Kide diren estatuek eta eragile ekonomikoek ezarritako Ingurumeneko Zuzentarauak artikulatzeko behar diren informazio-sistemak indarrean jartzea.
2006tik dihardugu lanean Ingurumenaren Europako Agentziarentzat, Europako Batzordearen Ingurumenerako eta Ekintza Klimatikorako Zuzendaritza Nagusiarentzat; bioaniztasunen, hondakinen, uren eta itsas ingurunearen esparruetako datuak kudeatzen, prozesatzen, aztertzen eta argitaratzen ditugu.
Bestalde, ingurumenaren kudeaketa negozio-prozesuen alderdi kritikotzat duten hainbat bezero publiko eta pribaturekin dihardugu, esate baterako, Espainiako Ozeanografia Institutuarekin, Encerekin edota Iparraldeko Ur Konfederazioarekin.
Ingurumenarekin daukagun konpromisoa gure Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sisteman hezurmamitezen da; ISO 9001 eta 14001 araudiek bermatzen dute hura.