Berriak

01/07/2024

Euskadiko atari soziosanitario berria abiaraztea

Imagen de medico atendiendo a enfermo

Eusko Jaurlaritzak Bilbomática, an Altia company enpresaren esku utzi du Euskadiko atari soziosanitario berria abiarazteko eginkizuna; proiektu berritzaile horren bidez, eskualdeko elkarreragingarritasun soziosanitarioa sustatu eta ebaluatu ahal izango da.

Proiektua 2024an zehar gauzatuko da, eta helburu nagusitzat du euskal administrazioetako eragileek eredu soziosanitarioan parte hartzea eta elkarlanean jardutea, hiru ardatz oinarri harturik.

Alde batetik, lankidetzarako tresnak eraikitzeko eta euskal eredu soziosanitarioa sustatzeko plataforma nagusi modura jardungo du atariak. IKTen ikuspegitik, tresna horiek euskarri izango dira administrazioetako eragileentzat, eta haien arteko koordinazioa garatzeko aukera emango dute.

Bestetik, proiektuak bere baitan hartzen du elkarreragingarritasun soziosanitarioaren ebaluazio eta jarraipenerako eredu bat definitzea eta eraikitzea. Eredu horren bidez, inplementatutako ekimenen inpaktua eta jarduera islatu eta neurtu ahal izango da.

Azkenik, barne hartzen du tresna berriak erabiltzeko euskarri espezializatua, hirugarren erakundeen datuen integrazioa eta eredu soziosanitarioa ulertzeko eta aplikatzeko beharrezko euskarri teknikoa.

Sistema hau sektoreko profesionalei begira eratu da; hain zuzen ere, tresna digitalak eskaini nahi zaizkie sistemen barneko eta sistemen arteko koordinazioa errazteko eta gizarte eta osasun sistemetako profesionalen lan bateratu eta koordinatua lortzeari begirako aldaketa kulturala sustatzeko.

Ekimen honi esker, berrikuntza soziosanitarioaren aitzindari izango da Euskadi, sektore horretako lankidetza eta eraginkortasuna areagotuko baititu.