Berdintasuna sustatzen Inspira STEAMekin

Bilbomáticak aktiboki parte hartzen du Inspira STEAM proiektuan. Deustuko Unibertsitateak antolatzen du egitasmo hori, belaunaldi berriak karrera teknologikoak ikastera inspiratzeko.
Gure lankidetzaren hasieratik, 2019-2020 ikasturtean, Inspira STEAM proiektua babestu genuen, lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAM direlakoak sustatzeko talde-mentoretzako programa bat, zeinak, gainera, arlo horietako genero-arrakala jorratzen duen.
Proiektuan parte hartzen duten Bilbomáticako aholkularien bitartez, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak egiten ditugu, hurrengo talentu-belaunaldia inspiratzeko eta sektore teknologikoaren aukeretara hurbiltzeko.
2023-2024 ikasturtean, Bilbomáticako lau pertsona izan dira proiektu horren parte, eta 4 ikastetxetara eta 70 ikasle baino gehiagora iritsi dira.
Lanean jarraitzen dugu, gure ekarpena eginez sektore berdinzaleago eta inklusiboago bati, eta berriro ere elkarlanean arituko gara 2024/2025 ikasturtean.
Gene teknologikoa sustatzen
Altia taldean hezkuntzaren aldeko konpromiso sendoa dugu, baita sektore teknologiko berdinzaleagoa ere, gazteen artean STEM bokazioak sustatzera bideratuz. Mentoria-programen, hezkuntza-hitzaldien eta hezkuntza-erakundeekin lankidetzan aritzearen bidez; teknologia-arloko profesionalen belaunaldi berriak inspiratzea eta laguntzea bilatzen dugu.
Gure ekintzetan, berrikuntza eta hazkunde teknologikoa sustatzeaz gain, uste dugu funtsezko oinarria dela kalitatezko hezkuntza lortzeko, berdintasunezkoa eta tradizioz hari lotutako genero-estereotiporik gabea.
Ekimen propioak ditugu, hala nola GenTech, eta, horietan –Inspira STEAMen bezala–, etorkizuneko profesionalen gene teknologikoa inspiratu eta aktibatu nahi dugu.
Hondar ale bakoitzak balio du eta guztion artean etorkizuna hobetu dezakegu!