Berriak

08/10/2024

Business Meeting-a · AA zure erakundean lurreratu

Business Meeting IA

Urriaren 22an (asteartea), 10:00etan, ekitaldi exekutibo bat antolatuko dugu, Adimen Artifiziala erabiliz prozesuak optimizatzeari buruz hitz egiteko.

AA sortzailea eguneroko kontua dela esanda ez diogu ezer berririk, baina enpresa askok oraindik ez dakite hori egoki erabiltzeko modua zein izan daitekeen, hartutako negozio-erabakiak bultzatzeko benetan balio dezan. Honako Business Meeting honetan hizpide izango dugu, kasu errealak ezagututa, egoki aplikatutako Adimen Artifiziala nola bihur daitekeen gure prozesuetako asko optimizatzeko aldeko kiderik onena.
 
Ekitaldian zehar, gure adituak entzuteko aukera izango duzu: Gabriel Fernández, Bilbomáticako zuzendaria; Pablo Méndez, Altiako Adimen Artifizialeko zuzendaria; eta Gentzane Gurrutxaga, Bilbomáticako Datuak Babesteko arduraduna eta DPO. Horiez gain, gonbidatu aditu moduan gure artean izango dugu Beatriz Laskurain, Mondragon Unibertsitateko Adimen Artifizialeko Masterreko koordinatzailea.
 

 

Beatriz_Laskurain Gentzane_Gurrutxaga
Gabriel Fernández
CEO, Bilbomática
Pablo Méndez
AAko zuzendaria, Altia
Beatriz Laskurain
AAko Masterraren koordinatzailea,
Mondragon Unibertsitatea 
Gentzane Gurrutxaga
Datuak Babesteko Unitatearen arduraduna eta DPO,
Bilbomática

 

Lur hartzeko prest zaude? Agenda osoa kontsultatu eta zure plaza eskatu, hemen.