Microsoft Partner Network

Microsoft Partner Network

Bilbomática Microsoften Gold Partner da; hau da, Redmond enpresaren zuzeneko bermea dauka. Aipatutako enpresak Bilbomáticaren produktuen, teknologien eta zerbitzuen bikaintasuna, konpromisoa, gaitasunak eta esperientzia saritzen ditu, eta aditzera ematen du bazkide horrek bere plataformaren bilakaerarekiko konpromisoa duela, hala fabrikatzailearen nola bezeroen interesak asetzeko. 

Gainera, aliantza horrek bi enpresen batasuna indartzen du, beren merkataritzako helburuak hala Espainian nola Europar Batasunean lortzeko, software-garapenari, Bussiness Intelligence tresnei eta Big Data delakoari lotutako konpetentzia guztietan, bai eta Atari eta Gune Korporatiboetan eta hodeiko zerbitzuetan ere.

Une honetan, Bilbomáticak ziurtagiririk garrantzitsuenak ditu honako konpetentzia hauetan: Application Integration, Datacenter, Application Development, Collaboration and Content, Data Analytics eta Data Plataform.

Espainiako Gold Partnerren aparteko taldearen parte denez, Bilbomática erreferentziazko bazkidea da Microsoftentzat; hala, bazkide aproposa gara edozein enpresarentzat, funtsezko industria-sektore hauetan enpresa-kudeaketako irtenbide teknologikoak integratzeko bidean:

  • Gizarte-ongizatea
  • e-Administrazioa
  • Hezkuntza
  • Europar Batasuna
  • Berrikuntza
  • Elkarreragingarritasuna eta sistemen integrazioa
  • Ingurumena
  • Interneteko presentzia
  • Osasuna
  • ETEentzako eta merkataritza-guneentzako irtenbideak
  • Turismoa
  • Zerbitzu publikoen enpresak

Horrez gain, Bilbomáticak Microsoftekiko lankidetza sendotu du, International Association of Microsoft Channel Partner (IAMCP) erakundean parte hartuz.

Espainiako IAMCP International Association of Microsoft Channel Partner (IAMCP) erakundearen ordezkaritzen munduko sarean dago; erakunde independente horrek Microsoften Partner gehienak biltzen ditu.

Era berean, Europako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko ordezkaritzak biltzen dituen IAMCP EMEA erakunde-sarearen parte gara. 2008ko urrian sortu zen gure herrialdeko IKT sektoreko hainbat enpresen ekimenez eta, ordutik, ekintza asko gauzatu dituzte bazkideen eguneroko jarduna hobetzeko. Hauek dira ekintza nabarmenetako batzuk: Espainiako eurodiputatuek bisitak eta bilerak egin dituzte IKTen errealitatea eta legeriari buruzko berehalako premiak zein diren helarazteko; Microsoftekiko harremana eta lankidetza indartu dugu, konpainiako arduradunekin batzordeak eta bilerak eginez; estatuko diru-laguntzak eskatu ditugu prestakuntza-programak egiteko.

Webgunera joatea