Altiak ESG ikuspegia berretsi du Jasangarritasun Memorian

Irekia Altiak ESG ikuspegia berretsi du Jasangarritasun Memorian konfigurazio aukerak
Altia taldeak ESG printzipioekiko konpromisoa sendotu du 2023ko Jasangarritasun Memoria argitaratu berrian. Memoria horretan nabarmentzen denez, Altiak konpromiso irmoa du hazkunde jasangarriarekin, eta ingurumenari, gizarteari eta gobernu onari loturiko ekimenak barne hartzen dituen ikuspegi integral bat du.
Altiak ESG estandarrekiko (ingurumena, gizartea eta gobernu ona) konpromisoa sendotu du, 2023ko Jasangarritasun Memoriak aditzera ematen duenez.
Azken urtean, hazkunde jasangarri eta iraunkorrerako estrategia finkatu du; estrategia horren arabera, helburu hartu du, arrakasta ekonomikoa ez ezik, industria ekitatibo eta arduratsuago bat lortzeari begirako ekarpen aktiboa egitea ere.
“Jasangarritasunaren gure ikuspegia funtsezkoa eta zeharkakoa da gure eragiketa guztietan”, dio Tino Fernándezek, Altiaren presidenteak. “Hain zuzen ere, azken urteetan, gardentasunarekin, ardurarekin eta garapen jasangarriarekin dugun konpromiso irmo horri loturik, lorpen jakingarriak izan ditugu gure enpresa jarduera guztietan. Gainera, hurrengo urteei begira, gure xede nagusietako bat izango da etorkizun digital inklusibo eta jasangarriaren protagonista aktiboak izaten jarraitzea. Ulerturik etorkizun digital horretan ongizaterako eragilea izango dela teknologia, gizartearentzat oro har eta pertsonentzat zehazki. Eta teknologiak eta jasangarritasunak elkarri lotuta jardun dezaketela eta jardun behar dutela”.
Etikarekin eta integritatearekin konprometitutako eredu bat
Altian, funtsezko balioetan sakon errotutako konpromisoa da gobernu ona, epe luzera begirako ikuspegian oinarritua, zeinaren erakusgarri baitira taldearen hazkunde iraunkorra, fidagarritasuna eta balioak.
Altiaren gobernu oneko egitura sendotu egin da jarduera garden eta arduratsuen bidez. Enpresaren eragiketak eta politikak aldian-aldian ikuskatzen dituzte kanpo entitateek, eta horrek bermatzen du bere jarduera guztiek arautegiak betetzen dituztela eta zuzenak direla. Gainera jokabide kode sendo bat du, eragiketa guztiak estandar etiko eta arduratsu zorrotzenen arabera egiten direla bermatzeko.
Pertsonak, etorkizun jasangarriaren eragile
Altiak bere giza taldearen ongizatea eta garapena bilatzen ditu. Ildo horretatik, lan ingurune erakargarri, malgu eta ekitatiboaren aldeko apustua berretsi du; horretarako, eredu hibrido bat baliatzen du lana eta bizitza pertsonala orekatzeko eta hazkunde profesionala nahiz pertsonala sustatzeko.
Gainera, sektore teknologikoan ekitatearen alde lan egiteko konpromisoa du, azken ekitaldian lortutako datu honek erakusten duenez: langile taldeko kideen % 27,1 emakumezkoak dira, sektoreko batezbestekoaren ia bikoitza.
Konpainiak konpromiso irmoa du, halaber, trebakuntzarekin eta garapenarekin. Enpresak 122.900 trebakuntza ordu baino gehiago eman zituen 2023an, arreta berezia jarriz lantaldea konpetentzia teknikoetan nahiz lidergoko eta kudeaketako trebetasunetan iraunkorki gaitzean.
2030 Agendari egindako ekarpena
Iraunkortasunarekiko konpromisoari dagokionez, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) txertatu ditu bere estrategia korporatiboan. Horrek argi eta garbi erakusten du garapen global jasangarria babesten duten jarduerak sustatzen dituela eta gizarte eta ingurumen erantzukizunaren printzipioekiko etengabeko konpromisoa duela.
“Gure ustean, garapen jasangarria ingurumenaren zaintzatik harago doa; orobat eskatzen du gizarte inpaktu positibo bat sortzea”, dio Josefina Fernándezek, Altiaren Eragiketen zuzendari eta Jasangarritasunaren Koordinazioaren arduradunak. “Hala, lan giro malgua bultzatzen dugu, gure lankideen hazkunde profesionala sustatzen dugu eta gizarte ekimenak antolatzen ditugu, mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko. Garrantzi handia ematen diogu epe luzera begirako jasangarritasunaren ikuspegiarekin bat egiten duen talde askotariko, ekitatibo eta inklusibo bat izateari.”
Jasangarritasunaren eta gizarte erantzukizun korporatiboaren garrantziarekiko gero eta sentiberagoa den mundu batean, Altiak berrikuntza eta garapen jasangarria uztartzearen aldeko apustu argia egiten du.