Magnolia

Magnolia

Magnolia CMS enpresa-arloko edukiak kudeatzeko sistema da, kode irekikoa, kanal, hizkuntza, eta gune anitzeko esperientzia digital zorrotzei estaldura emateko diseinatutakoa. Ezaugarri hauek dituen CMSa da:

  • Enpresei komunikazio-estrategia omnikanala ezartzeko euskarria ematen die.
  • Marka-irudi indartsua eraikitzen laguntzeko esperientzia digitala garatzeko babesa ematen du.
  • Etengabe mugitzen ari diren langileei zuzenduta dago eta edozein gailutik eta tokitik edukiak editatzeko eta argitaratzeko aukera ematen du.
  • CMS Social-ekiko elkarrekintzak errazten ditu eta aukera ematen du zure Erabiltzaileek sortutako edukia txertatzeko webgunean.
  • Integrazio malgua. Magnoliari esker, transformazio digital arina egin daiteke askotariko sistemak eta datu-iturriak konektatzean. Garatzaileek erraz konekta ditzakete enpresa-aplikazioak, web-proiektu pertsonalizatuak sortzeko.
  • Merkatuko teknologia berrienetara egokituta dago eta aukera ematen du erantzun azkarra emateko teknologiaren bilakaerari; adibidez, IOT (Gauzen Internet) hartzeko moduluak garatu ditugu produktuan.

 

Bilbomáticak, Espainian Magnolia CMSren lehen partnerretako bat den aldetik, buru izan da web-atari eta intranet askoren eraikuntzan, gure bezeroei estrategia omnikanalak garatzen lagunduz eta, horietan, babesa emateko Erabiltzaileen esperientziaren hobekuntzan.

Webgunera joatea