EasyVista

EasyVista

Bilbomáticak EasyVistaren Gold Partner kategoria dauka. EasyVistarekin izan daitekeen partner-mailarik handiena da, eta horrek aukera ematen digu ITSM proiektuei berme handienekin ekiteko.

EasyVista IT zerbitzuen kudeaketarako irtenbide-suite osoa da, hasieratik Mobile First esperientzia modura diseinatua, kode-lerro bat ere erabiltzeko beharrik gabekoa, eta irtenbidea azkar ezartzeko aukera ematen du. Bilbomáticak ezagutza eta esperientzia du EasyVistaren hainbat produkturekin irtenbideak ezartzeari dagokionez.

  • EasyVista Service Manager:  Service Manager da zerbitzuak kudeatzeko plataforma integrala, ITko profesionalek zerbitzuen bizi-ziklo osoa kudeatzeko aukera izan dezaten. Irismen handiko gaitasunak ditu, esaterako: lan-fluxuak, ITILen oinarritutako prozesu integratuak, zerbitzu-katalogoak, hirugarrenen aplikazioekiko integrazioak eta abar. Service Managerren administratzaileek erraz sor ditzakete profil bakarrak, behar dituzten eremuak soilik erabiliz, eta hainbat asteko lana aurreztu dezakete. 
  • EasyVista Service Apps: Service Apps zerbitzuak aukera ematen die enplegatuei eta azken Erabiltzaileei arazoak konpontzeko, informazioa lortzeko eta zerbitzuak eskatzeko, edozein unetan eta edozein gailuren bidez. Gainera, Service Apps zerbitzuak zerbitzu-eskabide bat has dezake mahaigaineko PC batean eta mugikorraren bidez osatu, eta alderantziz. Askotariko zerbitzuak, sistemak eta softwarea txerta daitezke EasyVistan, Erabiltzaileek toki batera joateko aukera soilik izan eta haientzat garrantzitsua dena soilik ikus dezaten.

EasyVistaren bidez, Bilbomáticak erabat hobetu du zerbitzuaren Erabiltzailearen esperientzia, zerbitzuak sortzea zeharo erraztuz eta azkartuz eta TI zerbitzuak ematearen guztizko kostua murriztuz.

 

Bilbomáticak esperientzia dauka TI zerbitzuen kudeaketako irtenbideak ezartzen. 

  •  Zerbitzu osoa emateko gaitasuna izatea EasyVista teknologia erabiltzen duten proiektuetan
  •  Talde ziurtatua eta eguneratua izatea, hala EasyVistaren produktuen suitean nola ITSM metodologietan
  •  Gure taldearen prestakuntza eta ziurtapen jarraitua
  •  Zerbitzu profesional aurreratuak ITSMren kudeaketan
  •  Aholkularitzako zerbitzuak eta arkitektura zehaztea
  •  Administrazioko, konfigurazioko eta parametrizazioko zerbitzuak
  •  Pertsonalizazioko eta integrazioko zerbitzuak
  •  Migrazio-zerbitzuak
  •  Laguntzako eta mantentze-lanetako zerbitzuak
  •  Prestakuntza-zerbitzua

Webgunera joatea