Alfresco

Alfresco

Bilbomáticak Alfresco Strategic Partner kategoria dauka. Aliantzako gehieneko maila da eta, horrez gain, Alfrescoren erreferentziako partner nagusietako bat da, hala bezero-kopuruagatik nola sektore publikoan eta pribatuan duen garrantziagatik.

Alfresco enpresa-plataforma digital irekia, modernoa eta segurua da, eta prozesuak eta edukiak aktibatzen ditu modu adimentsuan, negozio-fluxua azkartzeko. Biderik azkarrena ematen du pertsonek eta informazioak elkarri eragiteko eta enpresek enpresa-premia aldakorrei erantzuteko. Bilbomáticak konpetentziak eta gaitasuna dauzka proiektuak eta irtenbideak garatzeko honako arlo hauetan:

  • Alfresco Content Services (ECM)
  • Alfresco Process Services (BPM)
  • Alfresco Governance Services (RM)

Alfrescoren teknologiaren ezagutzak eta esperientziak hainbat gaitasun eman dizkigu, zeinak aukera ematen diguten aitortutako trebetasuna duen erreferentziako bazkide berritzaile modura kokatzeko merkatuan. Besteak beste, hauek dira Alfrescoren teknologiarekin ditugun gaitasunak:

  •  Zerbitzu osoa emateko gaitasuna izatea Alfresco teknologia erabiltzen duten proiektuetan
  •  Talde ziurtatua eta eguneratua izatea Alfrescoren produktuen suitean
    •  Alfresco Certified Administrator (ACA) ziurtagiriak dituzten sistema-administratzaile teknikariak
    •  Alfresco Certified Engineer (ACE) ziurtagiriak dituzten garapeneko ingeniariak
  •  Gure taldearen prestakuntza eta ziurtapen jarraitua, Alfresco University ikastaroen bidez
  •  Dokumentuen eta edukien kudeaketan zerbitzu profesional aurreratuak emateko gaitasun egiaztatua
  •  Aholkularitzako zerbitzuak eta arkitektura zehaztea
  •  Administrazioko, konfigurazioko eta parametrizazioko zerbitzuak
  •  Pertsonalizazioko, garapeneko eta integrazioko zerbitzuak
  •  Migrazio-zerbitzuak
  •  Laguntzako eta mantentze-lanetako zerbitzuak
  •  Prestakuntza-zerbitzua

Webgunera joatea