Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justizia Zerbitzua sustatzea

Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justizia Zerbitzuarekin lankidetzan dihardugu, haren gestioa optimizatzeko informazio sistema berri bat garatzeari begira.
Gazteen Justizia Zerbitzuaren egitekoa da gazteen justiziaren arloko jarduerak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea eta ebaluatzea, legea urratzeaz salatutako adingabeak birgizarteratzeko helburu nagusiarekin. Etengabeko efizientziaren eta eraginkortasunaren bila, beste entitate batzuekin lankidetza estuan dihardu Zerbitzuak, eta entitate lankideekiko komunikazioak eta neurriak antolatzen ditugu, adingabeei buruzko informazio erabakigarria kudeatzeko sistema informatikoen erabilera intentsiboan oinarrituta.
Garatu dugun informazio sistema berria bereziki diseinatuta dago prozesuak ahal den neurrian automatizatzeko eta Gazteen Justizia Zerbitzuari atxikitako entitateekin datuak integratzeko. Gainera, barne sistema oso erabilgarri, eraginkor eta arina eskaintzen du, zerbitzuaren premia guztiei erantzuteko, datuen kalitatea bermatzeko, informazioaren erabilera errazteko eta, bereziki, sistemak erabiltzen duen informazio sentikorraren goreneko segurtasuna bermatzeko.