Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gestio sistemaren eraginkortasuna sustatzea

2023ko eta 2024ko urteetan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren kudeaketa sistemaren mantentze eta garapen zerbitzurako aukeratu gaituzte.
Zerbitzu hau funtsezkoa da agentziak eraginkortasunez jardun dezan, administrazio elektronikoko sistemaren mantentze eta hobekuntza iraunkorra bermatuko baititu; sistema horren bidez modu integralean kudeatzen dira laguntza, beka eta sarien deialdiak. Deialdi horiek barne hartzen dituzte herrialdeekiko zuzeneko lankidetzako proiektuak nahiz errealitate horiei buruzko tokian tokiko sentiberatze ekimenak, besteak beste.
Informazio sistemak deialdi guztien tramitazio telematiko osoa ahalbidetzen du, egoitza elektronikoan eskariak eta dokumentazioa aurkezten denetik hasi eta barne kudeaketaraino. Hala, prozesu guztiak elektronikoki kudeatzen direnez, ez dago papera erabiltzeko premiarik, eta areagotu egiten dira efizientzia, erosotasuna eta arintasuna, bai eskatzaileentzat, bai agentziarentzat berarentzat.
Gainera, sistemak hirugarren herrialdeetako garapenerako garrantzizko lankidetza proiektuen deskribapen osoa eskaintzen du, eta, hala, aukera ematen du haien ebaluazioa, jarraipena eta kontrola egiteko, baita esleitutako laguntzei dagozkien ordainketak proiektuaren exekuzioaren arabera kudeatzeko ere.