Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) ziurtagiria berritu dugu

Ziurtagiri hori jasotzeak berretsi egin digu Administrazio Publikoen esparruan zerbitzuak, sistemak, datuak eta komunikazioak babesten direla bermatzeko ezinbesteko baldintzak bete izana.
Bilbomática anAltia Companyren baitan, OCA Global erakundeak emandako ENS Segurtasun Eskema Nazionalaren ziurtagiria berritu dugu, Administrazio Publikoen esparruan zerbitzuak, sistemak, datuak eta komunikazioak babesten direla bermatzeko ezinbesteko baldintzak bete izana berretsiz.
Ziurtagiri horrek bermatzen du gure zerbitzuak babesten dituzten informazio-sistemek bete dituztela ENSek eskatzen dituen nahitaez bete beharreko segurtasun neurriak eta kontrolak (311/2022 ED), eta ziurtatuta dagoela Administrazio Publikoaren esparruko informazio-sistemen, prozesuen eta zerbitzuen segurtasuna.
Ziurtatutako zerbitzuen artean, Bilbomáticak garatutako aplikazioak garatzea, mantentzea eta horien euskarria daude, bai bere instalazioetan, bai Administrazio Publikoetan, bai eta atxikitako erakundeetan ere.
Erakunde osoak batera egindako lanari esker lortu ahal izan da hori, eta, bereziki, Bilbomáticako Segurtasunaren eta Sistemen arloek garatu duten lanari esker.
Horrez gain, ISO 27001 arauaren araberako Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria berritu dugu, informazioaren segurtasun mailan kalitatearekin eta kudeaketarekin dugun konpromisoa erakutsiz.