Negozio prozesuen definizioan eta inplementazioan daukagun esperientzia eskaintzen dugu, merkatuko produktu nagusietako batzuekin (Alfresco Activiti, APS edo Bonitarekin, adibidez) daukagun elkarlan estuari eta haiei buruzko ezagutzari lotuta; bien uztarketak bermatzen du arrakasta.

Denborarekin, Negozio Prozesuen Kudeaketa teknologikoki heldu da, eta egunez egun tresna bizkorragoak, erabilerrazagoak eta osoagoak eskaintzen ditu. Haiek lagungarri dira prozesuak definitzeko eta garatzeko, eta, aldi berean, laneko metodoen efizientzia hobetzen dute eta enpresa-prozesu bakoitzean diharduten pertsona eta lan-taldeak koordinatzen laguntzen dute, analisten lana garatzaileen prozesuetatik bereiziz, bientzako gardena den modu batean.
Bilbomaticak esperientzia zabala eskaintzen du BPM prozesuen bizitza-zikloan, zeina 6 etapatan oinarrituta baitago:
- Planifikazio eta lerratze estrategikoa
- Prozesuen analisia
- Prozesuen diseinua
- Prozesuen inplementazioa
- Prozesuen jarraipena
- Prozesuen fintzea
Bilbomatica Roadmap horren parte da hastapenetatik: gure bezeroei euren negozio-prozesuak optimizatzen laguntzen diegu, aholkularitza gisa daukagun esperientzia eta unean uneko teknika onenak uztartuz. Kostuak murriztea, prozesu berrien inplementazio bizkorra eta jada existitzen direnen berrerabilpena eta orkestrazioa dira jarduera horren etekin nagusietako batzuk
Prozesuen definizioa (esperientzia), modelizazioa (BPMN 2.0), garapen bizkorra (metodologiak eta tresnak), integrazioa (teknologia), erabiltzailearen esprientzia (teknikak) eta monitorizazioa (KPIak) dira gure lan-ildo garrantzitsuenak; haien bidez heltzen dio Bilbomaticak Negozio Prozesuen Kudeaketaren bidezko digitalizazio-prozesuari.