Zibersegurtasuna

Zure operazioen segurtasuna, modu osatuan kudeatua eta zure beharretara egokitua.

Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako gure Sistema ziurtatua jartzen dugu zure eskura, bai eta informazio konfidentziala kudeatzeko prestatutako 40 aholkularitik gora ere.

Ciberseguridad

30 urteko esperientzia daukagu informazio-sistemen diseinuan eta eraikuntzan. Horiei esker, eraldaketa digitalak dakartzan erronka eta mehatxuak ezagutzen ditugu.

Informazioaren segurtasunak honako ezaugarriak dauzkala ulertzen dugu:

  • Etengabeko prozesu bat da, ez helburu bat. Eraldaketa digitalaren ingurunea dinamikoa da, eta halakoa izan behar du gure proposamenak: egokitua eta moldagarria.
  • Zure beharretarako egokia. Segurtasunaren kudeaketa efizientea beti dago lotuta babestu behar dituen jarduerekin lotutako arriskuari.
  • Barneratua eta zeharlerrokoa. Gure esperientziari esker, segurtasuneko neurriak indarrean sar ditzakegu negozio-prozesuen kontzeptualizazioan bertan, haiek informazio-sistemetan inplementatzerakoan, sistemen euren diseinuan eta eraikuntzan, eta haiek kudeatzeko eta ustiatzeko antolaketan.

Kontzeptu horietan oinarrituta, ISO 27001 arauaren arabera ziurtatutako Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako Sistema (ISKS) bat garatu dugu. Hura gure barneko prozesu eta garapenetan erabiltzen dugu, eta gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuetara hedatzen dugu.

Duela 7 urtetik baino gehiagotik, Europako eta Estatu mailako Erakundeek guganako konfiantza erakutsi dute euren informazio sistemak segurtasun eskari zorrotzekin diseinatzeko eta garatzeko, eta euren informazio konfidentziala kudeatzeko.

Informazioaren segurtasunaren kudeaketaren esparruko behar berrietara egokitu dugu gure antolaketako egitura, eta, horri esker, honako zerbitzuak eskain ditzakegu:

  • Web aplikazioen auditoriak.
  • Sistema eta komunikazioen auditoriak.
  • Informazio-sistemen aholkularitza.
  • Perimetro-babeserako sistemen aholkularitza.
  • Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako Sistemen diseinuan eta haiek indarrean sartzeko prozesuetan laguntza.

Etengabe prestakuntza jasotzen ari den espezializatutako lan-talde bat daukagu, zurekin lan egingo duena zure beharrak ulertzeko eta zure kudeaketa-sistema zure beharretara egokitzeko, bai eta indarrean diren politika eta araudietara ere.