Lege-ohar honek Bilbomática SA enpresak eskuragarri jartzen duen www.bilbomatica.es internet-atariko (hemendik aurrera, «Webgunea») edukietarako sarrera arautzen du, bai eta Bilbomática SA enpresak argitaratutako guneetako gainerako informazioa ere.
Webgunea erabiltzean horren Erabiltzaile bihurtzen zara; horrek esan nahi du erabat eta argi eta garbi onartzen dituzula lege-ohar honetako xedapen guztiak.
Bilbomática SA enpresak eskubide osoa du, aurretik abisatu gabe eta egokitzat jotzen duenean atariaren edukia aldatzeko, hala diseinuari eta egiturari dagokienez nola edukiari dagokionez.
1. Webgunearen titularrari buruzko informazioa:
Titularra: Bilbomática SA
IFK: A-48-270227
Helbidea: Compostelako Done Jakue kalea 12, 4-A, Miribilla eraikina, E-48003 Bilbo
Telefonoa: (34) 94 427 63 08
Faxa: (34) 94 427 15 47
Erregistroko datuak: Bilboko merkataritza-erregistroan inskribatua: 2.801. liburukia, 1.543. liburua, Sozietateen 3. atala, 52. orria, 14.712. orrialdea, 1. inskripzioa.
Webguneko orrialdeak: bilbomatica.es (nagusia) bilbomatica.com (bigarren mailakoa)
2. Webgunearen edukia
Webgunearen bidez, Bilbomática SA enpresak Erabiltzaileei aukera ematen die hainbat eduki atzitzeko eta erabiltzeko.
& www.bilbomatica.es webguneak emandako edukiak eta zerbitzuak doakoak dira. Ez da beharrezkoa izena ematea Webgunera sartzeko eta bertan nabigatzeko. Webgunera sartzeak, bertan nabigatzeak eta hura erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauek onartzen dituela. Ildo horretan, Erabiltzailetzat joko da Webgune honetan garatutako zerbitzu eta jardueretara sartzen, horietan nabigatzen eta horiek erabiltzen dituen edonor.
3. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako legeriak eraentzen du Webgunea. Inola ere ez da ulertuko Webgunera sartzeak, bertan nabigatzeak eta hura erabiltzeak edo Webgunearen bidez emandako produktuak edo zerbitzuak Erabiltzeak eta/edo kontratatzeak berekin dakarrenik Bilbomática SA (hemendik aurrera, Bilbomática) enpresak eskubide horiei uko egiten diela edo Erabiltzaileari transmititzen, baimentzen edo ematen dizkiola, ez osorik ez partzialki.
Bilbomáticaren edo hirugarrenen titulartasuneko merkataritzako izenak eta markak edo izen eta marka erregistratuak, logotipoak edo beste zeinu bereizgarri batzuk erabiltzea debekatuta dago, Bilbomáticaren edo haien legezko jabeen baimenik izan ezean. Berariaz hala adierazi ezean, Webgunera eta/edo bertako eduki eta/edo zerbitzuetara sartzeak edo horiek erabiltzeak ez dio inoiz emango eskubiderik Erabiltzaileari bertan dauden eta legeak babesten dituen markei, logotipoei eta/edo zeinu bereizgarriei dagokienez.
Edukien eta/edo zerbitzuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak gordeta daude eta, bereziki, debekatuta dago Webgunean dauden edukiak eta/edo zerbitzuak osorik edo partzialki, edozein modutan, aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, argitara ematea, eraldatzea edo banatzea, xede publikoa edo merkataritzakoa medio, Bilbomáticak edo dagozkion eskubideen titularrak aurretik berariazko eta idatzizko baimena eman ezean.
Webgunean informatzeko edo dibulgatzeko helburuekin prestatutako edukiak daude, zeinak egoera orokorrei buruzkoak diren eta ezin duten islatu teknologiaren egungo egoera; horregatik, Erabiltzaileak ezin ditu eduki horiek kasu zehatzetan aplikatu. Horietan adierazitako edukiek ez dute halabeharrez Bilbomáticaren ikuspegia islatzen. Webgune honetan argitaratutako artikuluen edukia ezin da inola ere aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatuaren ordezkotzat hartu. Erabiltzaileak ez du Webgune honetan jasotako informazioan oinarrituta jokatu behar, aurretik Bilbomáticako dagokion aholkularitzara jo gabe.
4. Webgunearen erabilera
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea legearen eta Baldintza Orokor hauen arabera erabiltzeko. Halaber, Erabiltzaileak Webgunea legez kontrako xedez edo ondorioekin edo Baldintza Orokorretan ezarritakoaren kontrara ez erabiltzeko betebeharra du.
Zerbitzuak erabiltzean, Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauekiko adostasuna adierazten du, eta konpromisoa hartzen du indarreko legeriaren aurkakoa den edozein material mota ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarrenen eskura jartzeko, www.bilbomatica.es webguneak edo Webgunearen bigarren mailako beste edozein web-orrik emandako zerbitzuen bidez.
5. Webgunearen bidezko komunikazioak
Erabiltzaileak edozein motatako informaziorik bidaltzen badio Bilbomáticari Webgunearen bidez, Webgunean bertan horretarako jarritako bideak erabiliz, Erabiltzaileak adierazten, bermatzen eta onartzen du askatasunez egiteko eskubidea duela, informazio horrek ez duela jabetza intelektualari, markari, patenteei edo merkataritzako sekretuei buruzko eskubiderik edo hirugarrenen beste eskubiderik urratzen, informazio hori ez dela konfidentziala eta informazio hori ez dela kaltegarria hirugarrenentzat.
Erabiltzaileak onartzen du bere gain hartzen duela bere izenean edo hirugarrenen ordezkaritzan emandako edozein komunikaziogatiko erantzukizuna, eta ez duela Bilbomática kaltetuko horrekin lotuta; erantzukizun horrek bere zehaztasuna, legezkotasuna, originaltasuna, jatorria eta titulartasuna hartzen ditu barne.
6. Estekak beste web-orri batzuetara
Erabiltzaileak Webgunean hirugarrenek kudeatutako beste web-orri batzuetarako estekak aurkituko balitu, Bilbomáticak adierazten du ez duela baliabide pertsonal zein teknikorik horietan emandako edukia, informazioa eta zerbitzuak kontrolatzeko, egiaztatzeko eta onartzeko. Ondorioz, Bilbomáticak ez du bere gain hartuko Webgunetik lotura izan dezakeen web-orriari buruzko edozein alderdigatiko erantzukizunik. Kanpoko webgune baterako edo batzuetarako lotura edo loturak egoteak ez du esan nahi lankidetzako edo mendekotasuneko harremanik dagoenik Bilbomáticaren eta kanpoko web-orriaren artean.
Webgunean kanpoko estekak egoteak ez du esan nahi Bilbomáticak helmugako orrietako edukiak gomendatzen dituenik.
Erabiltzaileek benetan baldin badakite estekak helmuga duen hirugarrenen web-orrian legez kontrako jarduerak egiten direla, berehala jakinarazi beharko diote Bilbomáticari, hara sartzeko esteka desgaitu dezan.
7. Estekak beste web-orri batzuetatik, webgunera
Edozein Erabiltzailek, erakundek edo web-orrik nolabaiteko esteka ezarri nahi badu gure Webgunera, honako xedapen hauek bete beharko ditu:
Estekak erabatekoa eta osoa izan beharko du, hots, Erabiltzailea klik baten bidez eraman beharko du Webgunearen URL helbidera, eta Webgunera sartzeko orrialdearen pantaila osoa bete beharko du. Bilbomáticak berariaz eta idatziz baimendu ezean, esteka egiten duen webguneak inola ere ezingo du Webgunea erreproduzitu, bere web-orriaren parte modura edo frame direlakoen barruan txertatu edo Webguneko edozein orrialderi buruzko browser delakorik sortu.
Esteka ezartzen duen orrian ezingo da inola ere adierazi Bilbomáticak esteka baimendu duenik, Bilbomáticak berariaz eta idatziz baimendu duenean izan ezik. Baldin eta bere orrialdetik Webgunera esteka egokiro egiten duen erakundeak bere web-orrian Bilbomáticaren eta/edo Webgunearen marka, izena, merkataritzako izena, errotulua, logotipoa, eslogana edo identifikatzeko beste edozein elementu txertatu nahi baditu, Bilbomáticaren berariazko baimen idatzia izan beharko du aurretiaz.
Bilbomáticak ez du baimenik ematen Webgunerako esteka jartzeko, baldin eta jatorrizko web-orriak argitaratzen dituen materialak, informazioak edo edukiak debekatuak, legez kontrakoak, iraingarriak, lizunak eta, orokorrean, legearen, moralaren, ordena publikoaren edo nagusiki onartzen diren gizarte-arauen aurkakoak badira.
Bilbomáticak ez du eskumenik ez baliabide pertsonal eta teknikorik Webgunea helmuga duten estekak ezarri dituzten beste webguneek edo orriek emandako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak ezagutzeko, kontrolatzeko eta onartzeko. Bilbomáticak ez du bere gain hartzen Webgunea helburu duten estekak ezarri dituen webguneari edo orriari dagokion erantzukizunik, zehazki, adibide modura eta mugarik jarri gabe, horren produktu eta zerbitzuen, esteken eta/edo edozein edukiren funtzionamenduari, sarbideari, datuei, informazioari, fitxategiei, kalitateari eta fidagarritasunari buruzkorik, oro har.
8. Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
Datuen Babeseko Politika honek www.bilbomatica.es Webgunearen Lege Oharra osatzen du.
Datuen Babeseko Erregelamendu Orokorrean (2016/679 Erregelamendua [EB]) ezarritakoa betetze aldera, Bilbomáticak hau adierazten die Erabiltzaileei:
Hautapen-prozesuetarako hautagaitzarako datu pertsonalak
Erabiltzaileak Webguneko bisitetan hautagaien inprimakia erabiliz ematen dituen izaera pertsonaleko datuak datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera tratatuko dira, eta horien konfidentzialtasun bermatzen da; hala, «Hautagaiak» fitxategi informatizatuan sartuko dira, eta fitxategiaren eta horren tratamendu automatizatuaren arduraduna Bilbomática SA izango da, helbide hau duena: Miribilla egoitza, Compostelako Done Jakue kalea 12, 4-A, 48003 Bilbo.
Hautagaiaren datuen helburua tratamenduaren arduradunarentzako (Bilbomática SA) hautaketa-prozesuetan parte hartzea izango da, soil-soilik. Hautagaien datuak ez dira inola ere erabiliko profilak egiteko.
Hautagaiak modu informatuan eta berariaz baimena ematen badu soilik bilduko ditu hari buruzko datuak Bilbomáticak. Ulertzen da hautagaiak baimena eman duela Bilbomáticaren segurtasun-politika irakurri eta berariaz onartu duenean. Kasu horretan soilik baimenduko da hautagaiaren datu pertsonalak bidaltzea.
Bilbomáticak gehienez ere 24 hilabetez gordeko ditu datuak, hautaketa-prozesua itxi denetik kontatzen hasita. Bilbomáticak ez dizkie hautagaien datuak emango hirugarrenei, hautagaiaren berariazko baimena izan ezean.
Hautagaiari jakinarazten zaio eskubide hauek erabil ditzakeela:
Bilbomátican haiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez egiaztatzea.
Datu pertsonalak atzitzea, bai eta datu okerrak zuzentzea eskatzea edo, hala badagokio, horiek ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datu horiek hartu zireneko helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean.
Haien datuak ahazteko edo eramateko eskubidea baliatzea, teknikoki ahal bada.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuak mugatzea eska dezakete; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo haien defentsarako soilik gordeko ditugu.
Egoera jakin batzuetan eta beren egoera bereziagatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka ager daitezke. Bilbomáticak datuak tratatzeari utziko dio, bidezko arrazoi premiatsuak daudenean edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.
Ondorio horietarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo atzitzea eragozteko.
Halaber, jakinarazten zaio goian aipatutako eskubideak baliatu ditzakeela lopd@bilbomatica.es helbide elektronikoaren bidez.
Hautagaiak aitortzen du adierazi dizkigun informazioa eta datu pertsonalak bereak, zuzenak eta egiazkoak direla.
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, helbide honetan: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formReclamacionDerechos/reclamacionDerechos.jsf.
Harremanetarako datuak
Era berean, Bilbomáticak Webgunearen bidez (harremanetarako inprimakia) jasotako harremanetarako datuak bilduko ditu. Izaera pertsonaleko datu horiek datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera tratatuko dira eta horien konfidentzialtasun bermatzen da; hala, «Bezeroak/Hornitzaileak» fitxategi informatizatuan sartuko dira eta fitxategiaren eta horren tratamendu automatizatuaren arduraduna Bilbomática SA izango da, helbide hau duena: Miribilla egoitza, Compostelako Done Jakue kalea 12, 4-A, 48003 Bilbo. Eta neurri berberak aplikatuko dira datu horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo atzitzea eragozteko. Bidaltzaileak aitortzen du adierazi dizkigun informazioa eta datu pertsonalak bereak, zuzenak eta egiazkoak direla.
Datu horien helburua Webgunearen bidez Erabiltzaileek egindako kontsultak kudeatzea izango da, haiei informazio erabilgarria edo interesekoa bidaltzeko hainbat bide erabiliz, zenbait artikuluri, ekitaldiri eta argitalpeni buruz, eta publizitatekoak eta merkataritza-informaziokoak izango dira, bai eta askotariko dokumentazioa ere, enpresari, horren jarduerei, lehiaketei, produktuei, zerbitzuei, eskaintzei eta sustapen bereziei buruzkoa.
Interesdunak modu informatuan eta berariaz baimena ematen badu soilik bilduko ditu hari buruzko datuak Bilbomáticak. Ulertzen da hautagaiak baimena eman duela Bilbomáticaren segurtasun-politika irakurri eta berariaz onartu duenean. Kasu horretan soilik baimenduko da hautagaiaren datu pertsonalak bidaltzea.
Bilbomáticak ez dizkie haien datu pertsonalak helaraziko hirugarren kolaboratzaileei.
Bilbomáticak gehienez ere 5 urtez gordeko ditu datuak.
Interesdunari jakinarazten zaio eskubide hauek erabil ditzakeela:
Bilbomátican haiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez egiaztatzea.
Datu pertsonalak atzitzea, bai eta datu okerrak zuzentzea eskatzea edo, hala badagokio, horiek ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datu horiek hartu zireneko helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean.
Haien datuak ahazteko edo eramateko eskubidea, teknikoki ahal bada.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuak mugatzea eska dezakete; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo haien defentsarako soilik gordeko ditugu.
Egoera jakin batzuetan eta beren egoera bereziagatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka ager daitezke. Bilbomáticak datuak tratatzeari utziko dio, bidezko arrazoi premiatsuak daudenean edo erreklamazioak egin edo defendatu behar direnean izan ezik.
Ondorio horietarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo atzitzea eragozteko.
Halaber, jakinarazten zaio goian aipatutako eskubideak baliatu ditzakeela lopd@bilbomatica.es helbide elektronikoaren bidez.
Interesdunak aitortzen du adierazi dizkigun informazioa eta datu pertsonalak bereak, zuzenak eta egiazkoak direla.
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, helbide honetan: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formReclamacionDerechos/reclamacionDerechos.jsf.
Datu pertsonalak sare sozialen bitartez
Bilbomáticak profil aktiboa dauka Interneteko sare sozial nagusietan (Facebook, Twitter, LinkedIn eta Youtube). Bilbomáticak, betiere, sare sozialak profil korporatiboei baimentzen dien tratamendu mota emango die bere jarraitzaileen datuei.
Bilbomáticak, beraz, sare sozialak baimendutako edozein bidetik emango die bere jardueren, hitzaldien eta eskaintzen berri eta bezeroen arretako zerbitzu pertsonalizatua bere jarraitzaileei. Bilbomáticak ezingo ditu inola ere datuak atera sare sozialetatik, horretarako bezeroaren berariazko baimen zehatza izan ezean.
9. Cookien erabilera
Bilbomáticak Webguneko cookien erabileraren berri ematen du.
Cookieak Webguneko web-orrietatik zure ordenagailura jaits daitezkeen fitxategiak dira. Informazioaren gizarteko zerbitzu asko emateko ezinbestekoak diren tresnak dira. Besteak beste, webguneari aukera ematen diote Erabiltzailearen edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko eta, lortutako informazioaren arabera, Erabiltzailea ezagutzeko eta emandako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie motak
Cookieak bidaltzen dituen domeinua kudeatzen duen eta datuak tratatzen dituen erakundea nor den, lortutako datuak bi motatakoak izan daitezke: erakundearen beraren cookieak eta hirugarrenenak.
>Halaber, beste sailkapen bat dago, bezeroaren nabigatzailean gordeta ematen duten epearen araberakoa; hala, saioko cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke.
>Azkenik, beste sailkapen bat dago, bost cookie mota bereizten dituena, lortutako datuak tratatzeko helburuaren araberakoak: cookie teknikoak, pertsonalizazioko cookieak, azterketa-cookieak, publizitate-cookieak eta jokabidearen araberako publizitate-cookieak.
>Webgunean erabilitako cookieak
Jarraian, atari honetan erabiltzen diren cookieak eta horien tipologia eta funtzioa azaltzen dira:
>Google Analytics-en cookieak
Bilbomáticaren Webguneak Google Analytics erabiltzen du, hots, Googlek garatutako web-azterketako zerbitzua, zeinak aukera ematen duen web-orrien nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko. Cookie horiek desaktibatzen badituzu, litekeena da webguneak ongi funtzionatzen jarraitzea. Nolanahi ere, cookie horiek gunea hobetzen laguntzen dute, gure Erabiltzaileen premietara egokitutako edukiak emateko. Zerbitzu honek kontu handiz errespetatzen du Erabiltzailearen pribatutasuna, ez baitu gordetzen inolako informazio pertsonalik egiten duen erregistroan. Google Analytics zerbitzuak erabilitako cookiei buruzko informazio gehiago izateko, sakatu esteka honetan: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs...
Web-plataformaren cookie teknikoak (ccNoPopup, has_js)
Orrialdeak erabiltzen ditu cookie hauek eta horien helburua orrialdea bisitatzeko aukera ematea da.
Nola aldatu cookien ezarpenak
Erabiltzaileak Webguneko edo beste edozein web-orriko cookieak mugatu, blokeatu eta ezabatu ditzake, bere nabigatzailea erabiliz. Nabigatzaile bakoitzean aritzeko era desberdina da, hemen duzue nabigatzaile ohikoenei buruzko informazioa:
- Internet Explorer: windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie="ie-10"
- FireFox: support.mozilla.org/es/kb/Borrar%20cookies
- Chrome: support.google.com/chrome/answer/95647?hl="es"
- Safari: www.apple.com/es/privacy/use-of-cookies/
10. Erantzukizunak eta bermeak
Bilbomáticak ezin ditu bermatu Webgunearen bidez ematen diren zerbitzuen eta informazioaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta egiazkotasuna, ez eta Webgunearen bidez eskuratu daitezkeen ekitaldien dokumentazioaren erabilgarritasuna eta egiazkotasuna ere, askotariko sektoreetako profesionalek prestatu baitute.
Hori dela eta, Bilbomáticak ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen honako hauen gaineko erantzukizunik: (i) Webgunearen edukien jarraitutasuna; (ii) eduki edo produktu horietan akatsik ez egotea; (iii) Webgunean edo hori hornitzen duen zerbitzarian birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) Webgunearen zaurtezintasuna eta/edo hartan hartutako segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (v) Webguneko edukien eta produktuen erabilgarritasun edo errendimendu falta; (vi) Bilbomáticak Webgunean ezartzen dituen baldintzak, arauak edo jarraibideak hautsiz edo Webguneko segurtasun-sistemak urratuz, edonork egindako kalteak eta galerak, norberari edo hirugarrenei eragindakoak.
Nolanahi ere, Bilbomáticak adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere ahalbideen esku eta teknologiaren egoeraren arabera, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birusik eta bestelako osagai kaltegarririk ez izateko eta Erabiltzaileei ez transmititzeko.
>Erabiltzaileak jakingo balu debekatutako edo legez kontrako edota jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak urratu ditzakeen edukiren bat dagoela, berehala jakinarazi beharko dio Bilbomáticari, azken horrek dagozkion neurriak har ditzan.
11. Iraupena eta motibazioa
Bilbomáticak aurretik jakinarazi gabe alda ditzake hemen ezarritako baldintzak, partzialki edo erabat. Beraz, Webgunean argitaratuta dauden bitartean egongo dira indarrean. Aldaketa partzialak edo erabatekoak Baldintza Orokor hauek argitaratu diren moduan argitaratuko dira; beraz, Webgunera sartu, bertan nabigatu edo hori erabili aurretik, Erabiltzaileak une horretan argitaratuta dauden Baldintza Orokorrak irakurri beharko ditu.
Webgunearen zerbitzuak eta beste zerbitzu guztiak, printzipioz, denbora mugarik gabe eskainiko dira. Bilbomática SA enpresak baimena dauka zerbitzu horiek bertan behera uzteko. Ahal duenean, aurretiaz jakinaraziko du Webgunearen zerbitzua amaitu dela edo bertan behera utzi dela.
12. Alderdi orokorrak
Epaitegi/auzitegi batek edo beste administrazio-organo batek Baldintza Orokor hauetako xedapenen bat edo horietako batzuk legez kontrakotzat, baliogabetzat edo indargabetzat joko balu edo balitu, ez die eragingo gainerako xedapenen eta Baldintza Orokorren beraien baliozkotasunari, eraginkortasunari eta legezkotasunari.
13. Araudia eta jurisdikzioa
Lege Ohar hau abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoan (Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) xedatutakoaren mende dago.
Bilbomáticak eta Erabiltzaileak edozein gatazka eta/edo auzi Bilboko Epaitegien eta Auzitegien eskuetan jarriko dute, eta uko egiten diete dagozkien bestelako jurisdikzioei.