Datu Interaktibo Ikustea

Datuak ezagutza bihurtzen ditugu erabiltzailearentzat.

Komunikazioa eta erabakiak hartzea errazten dugu negozioaren hainbat esparrutan, datuak jaso eta eraldatzetik hasi eta haiek modu interaktiboan bisualizatzeraino –ulermena errazteko tresna gisa–.

Data Visualization

Azken 5 urteotan ezagutza teknikoa eta sormena uztartzen dituen lan-talde bat osatu dugu, besteak beste, honako diziplinatan:

  • Datu estatistikoen analisia.
  • Datuen esplorazioa eta kudeaketa.
  • Pentsamendu editoriala eta komunikazioa.
  • Diseinu grafikoa eta interfazeen erabilgarritasuna, datuen bisualizazio interaktiborako.

Open Source teknologiekin (Apache Hadoop - Hortonworks) eraikitako Big Data Laborategi bat daukagu. Laborategiak analitika aurreratuko estrategiak ahalbidetzen ditu, bai eta Big Datako proiektuetan biltegiratzea, berreskuratzea, prozesamendua, analisia eta bisualizazioa ere.

Datuen Bisualizazio Interaktiborako, konpetentziak eskuratu ditugu, jabedun teknologia eta BI tresnetan (Business Objects, SAS, SSAS/SSRS/SSIS, Tableau, PowerBI) zein open-sourceko tresnetan (besteak beste, Highcharts.js, Pentaho edota D3.js). Datuen bisualizaziorako proiektuetan gure metodologia iteratibo espezifikoa erabiltzen dugu, honako zikloan oinarrituta:

  • Beharren Ebaluazioa eta Analisia.
  • Prototipoen sorrera.
  • Produktuaren garapena.
  • Kalitatearen bermea.
  • Integrazioa eta hedapena.

Ikuspegi-proposamen horri esker, zure beharretara egokitutako irtenbideak sor ditzakegu, kalitatearen kontroleko gure estandarrei eutsiz.

  • Logo EU-OSHA
  • European Environment Agency
  • Logo Cedefop
  • Logo DG Environment
  • Logo Eurofound
  • Logo EUROSTAT
  • Logo Publications Office
  • Instituto nacional de estadística
  • Oficina Española de patentes y marcas
  • Turespaña